Finlandiako txapelduna den Lotta Lepistok irabazi du Emakumeen Birako atarikoa

Anboto 2016ko api. 13a, 20:14
Lotta Lepisto Iurretako podiumean elastiko horiagaz.

Erlojupeko probetan espezialista da eta gaur bere dohaiak erakutsi ditu Iurretan.

Lotta Lepisto (Finalndia, 1989) da Emakumeen Birako lehenengo liderra. Iurretan hasi eta amaitu den erlojupeko laburra (3.3 km) irabazita jantzi du elastiko horia. 4.12ko denbora behar izan du ibilbidea osatzeko. Gaur egun, Finlandiako txapelduna da erlojupekoan eta errepidean. Aurtengo denboraldian gaurkoa izan du beren lehenengo garaipena.

Bira irabazteko faboritoen artean,Evelyn Stevens estatubatuarrak laugarren amaitu du 9 segundora. Ashleigh Moolman hegoafrikarrak segundo bat gehiago behar izan du. Atzo Durango-Durango Emakumeen Saria klasikoa irabazi zuen Megan Guarnier-ek 9. denborarik onena lortu du; Elisa Longo italiarra 11 izan da.

Elizabeth Armitstead munduko txapeldunak ezin izan du proba lehiatu gaixorik dagoelako. Beraz, faborito nagusienetako bat galdu du Birak. Emma Johansson ere gaixorik dago, baina parte hartzea erabaki du; 45. tokian sailkatu da eta 26 segundo galdu ditu.

Irene Usabiaga ordiziarra lehenengo euskalduna izan da 24. postuan eta berak jantzi du elastiko zuria.

Biharko etapa Eskoriatzan hasi eta amaituko da. Lasterketa 15:30ean abiatuko dute eta amaiera 17:25 inguruan aurreikusita dago.

 

SAILKAPENA

1- Lotta Lepisto (CBT)................... 4.12

2- Claire Rose (PAC)...................... 4 segundora

3- Carmen Small (CBT).................. 8

4- Evelyn Stevens (DLT)................ 9

5- Ashleigh Moolman (CBT).......... 10

6- Katarzyna Pawlowska (DLT)..... 11

7- Emilia Fahlin (ALE)................... 11

8- Danielle King (WHT)................. 11

9- Megan Guarnier (DLT)............. 12

10- Clara Koppenburg (CBT)........ 12

 

EUSKALDUNEN SAILKAPENA

1- Irene Usabiaga (ESP)............................ 4.30

2- Lourdes Oyarbide (Bizkaia Durango)..... 2 segundora

3- Ana Usabiaga (ESP).............................. 6

4- Ane Santesteban (ALE)......................... 8

5- Eider Merino (LTK)............................... 11

 

Irene Usabiaga podiumean lehenengo euskaldunaren elastikoagaz:

 

Elisa Longo helmugaratu den unea:

Lotta Lepisto lasterketa irabazi duela jakin duenean:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!