Iurretako San Migel jaiak 2015

Jai giroz bustitako egunak dituzte iurretarrek aurretik

Anboto 2015ko ira. 25a, 10:31

Iazko jaietako momentu bat. (Argazkia: Ainara Petite)

Montoitik botatako txapligoekin emango diete behin betiko ongietorria sanmigelei Iurretan. San Migel bezperan izango da hori. Hala ere, ekitaldiz jositako asteburua dute aurrean. Gaur gauean, kontzertua eskainiko dute Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariek, Olaburu frontoian. Ibarretxe kultur etxean, berriz, El mesón de los suspiros obra taularatuko du Gora Gora antzerki taldeak.


Graffitiak, Mikel Deuna herri lasterketa, Asto probak eta tortilla txapelketa izango dira, besteak beste, bihar. Umeentzako ekintzek ere ez dute hutsik egingo: eurentzat herri kirolak eta erromeria egongo dira, esaterako. Gauerako, rock kontzertuak antolatu dituzte: Arcada Social, Sermond's eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak etorriko dira.

Domekan, berriz, XXVIII. Ahari Iurreta Martxa Zikloturista, umeentzako parkea eta paella txapelketa izango dituzte iurretarrek aukeran. Elizara bisita gidatuak ere antolatu dituzte asteburuari begira.

San Migel eguna, jai eguna izango dute Iurretan. Dantzari eta agintarien kalejirak hasiko du eguna, irailaren 29an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!