Iurretako San Migel jaiak 2015

Ahari Iurreta Martxa Zikloturista, domekan

Anboto 2015ko ira. 25a, 10:30

Iurreta Txirrindulari Elkarteak martxa zikloturistaren 28. aldia antolatuko du, domekan. Martxa 09:00etan hasiko da, Iurretako Aita San Miguel plazan.


Ibilbideak 95 kilometro izango ditu. Muniketa igo, Gernikara jaitsi, eta Nabarnizetik Lekeitiora joango dira gero. Oletan lehenengo horniketa puntua ipini dute. Milloitik eta Markinatik igarota, Iruzubietan berriro indarrak berritzeko aukera izango dute, Trabakua igotzen hasi aurretik. Azkenik, Berriz-Miota-Elorrio itzulia eginda, Iurretan helmugaratuko dira.

Izen-ematea
Izen-ematea egunean bertan egin daiteke, 8:55 baino ordu laurden lehenagotik. Federatuentzat, 10 euro da, eta federatu gabekoentzat, 20 euro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!