Iurretako San Migel jaiak 2015

Heldu jakuz San Migelak

Erabiltzailearen aurpegia Iurretako Dantzariak 2015ko ira. 25a, 11:46

Iraila amaieran gagoz ta badatoz San Migelak! Urtebete zain egon ostean hemen dagoz gure herriko jaiak eta urtero lez hainbat ekintza, kontzertu, bazkari, erromeria eta beste hainbeste gauza prestatu dira.

 

Irailak 28an, astelehenean, hasiko dira ofizialki jaiak baina asteburu honetan ere hainbat gauza dagoz ume, gazte zein nagusiendako. 

Astelehenean, Donien Atxa altxatu ondoren dantzarion azken ensaioa izango dogu. Mutilek dantzari dantza eta neskek sokandantza egingo dogu, azken urteetan egin dan moduan. 

San Migel egunean, agintariekin batera pasakailean plazara joan ondoren, eta meza amaitu bezatin laster, dantzari dantza egingo dugu eta ondoren sokadantza mixtoa egingo da. Aurtengo nobedadeetako bat izango da soka datza mixto hau, mutil batek aurreskua eta neska batek atzeskua egingo dute. Arratsaldean ere, dantzari dantzaren erakustaldia egin ostean neskek sokadantza dantzatuko dabe. 

Jaien azken egunean, urriak 4 domeka, goizean pasakailea egingo dogu barriro agintari eta herritarrekin. Meza ostean dantzari dantza eta gorulari dantzak egingo ditugu. Arratsaldean, ohitura dan lez talde gonbidatuarekin batera egingo dogu gure emanaldia. Aurten Oreretako Ereintza Dantza Taldea etorriko da beraien ikuskizuna egitera. Guk dantzari dantza, eztanpa, arku dantza eta zinta dantza dantzatuko ditugu. Azkenik sokadantza mixtoa egingo dogu jaietako gure emanaldia amaitzeko. 

Urtero lez, aukera asko dago plazara hurbildu eta dantzariak ikusteko beraz, animatu eta etorri!! 

Plazan ikusiko gara! 

Gora San Migelak! 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!