Gurutze Frades iurretarrak beste lorpen handi bat gehitu dio bere palmares oparoari. Asteburuan Suediako Motala herrian jokatu den Distantzia Luzeko Triatloien Munduko ITU Txapelketan laugarren amaitu du. Munduko txapelketa batean inoiz lortu duen posturik onena da: 2014an eta 2012an bederatzigarren bukatu zuen eta 2013an zazpigarren.
Beste behin atzetik aurrerako bidea egitea egokitu zitzaion. Igeriketa saioaren ostean, bizikletan eta korrika hainbat postu aurreratu zituen laugarren tokira heldu arte.
Azken aspaldian maila bikainean dabil. Oraintsu Zarauzko eta Bilboko triatloiak irabazi ditu.
MUNDUKO TXAPELKETA - SAILKAPENA EMAKUMEETAN
1- Mary Beth Ellis................. 05.24.25
2- Camilla Pedersen............. 05.31.48
3- Kaisa Lehtonen................ 05.33.41
4- Gurutze Frades................ 05.48.25
5- Eva Nystrom................... 05.50.04