Gurutze Fradesek Bilboko triatloia irabazi du

Anboto 2015ko eka. 1a, 14:46

Gurutze Frades erdian Bilboko triatloia amaitu ostean (Argazkia: Bilbo Triatlon)

Iurretarrak Bilboko triatloia irabazten duen lehenengo aldia da.

Aurretik ere oparoa zen palmaresa oraindino gehiago loditzea lortu du Gurutze Frades iurretarrak Bilboko Triatloia lehenengoz irabazita. 500 parte hartzaile baino gehiagogaz, zapatuan lehiatu zuten Bilboko proba. Fradesek 4.40.38ko denboran osatu zuen ibilbidea: 1,9 kilometro igeri, 90 bizikletan eta 21 korrika. Judith Corachan bigarren sailkatuari 2.28ko aldea atera zion eta podiuma osatu zuen Joselyn Breari 5.19ko tartea.

Corachan kataluniarra lehenengo irten zen uretatik eta lidertzari eutsi zion korrikako tartera heldu arte. Orduan, Fradesek Corachan atzean uztea lortu zuen eta bakarrik helmugaratu zen. Oihana Garcia (MugarraTT) 20. tokian sailkatu zen.

Gizonetan Gustav Rodríguez izan zen irabazlea eta eta Gorka Bizkarra mañariarrak (Triatlon Santander) 16. tokian amaitu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!