Gurutze Frades bederatzigarren munduko triatloi txapelketan

Anboto 2014ko ira. 22a, 15:05

Bizikletako tartean katea irten zitzaion Fradesi. Korrikako ibilbidean berea izan zen hirugarren denborarik onena. Roberto Corujok 16. tokia lortu zuen.

 

Txinako Weihai herrian triatloien munduko txapelketa (distantzia luzean) jokatu zuten atzo. Bertan aritu ziren Gurutze Frades eta Roberto Corujo Espainiako selekzioagaz. Fradesek bederatzigarren amaitu zuen eta Corujok hamaseigarren. Biek ala biek emaitzagaz oso pozik daudela diote.

Igeriketako 4.300 metroak (neopreno barik) bakarrik egin zituen Fradesek, erreferentzia konkretu barik. Bizikletako tartean zorte txarra izan zuen eta gurpila zulatu zitzaion denbora baliotsua galdu araziz. Korrikako azken artean zituen denak eman zituen iurretarrrak, eta tarte horretan hirugarren denborarik onena lortu zuen. Azkenean, bederatzigarren amaitu zuen, zortzigarren sailkatu zen Natsumi Higashi japoniarrarengandik 11 segundora: "Pozik nago, nahiz eta helburutzat nuen zortzigarren postua ia helmugako marran bertan galdu. Oraindik atera guran nabilen arantza da. Azkenean bederatzigarren postua lortu dut nire hirugarren munduko txapelketan. Beharbada, gehiagorako gosez joan nintzen, baina lasterketak nor bere tokian jartzen du", adierazi du Fradesek sare sozialetan.

 

SAILKAPEN OROKORRA EMAKUMEETAN

 

1- Camilla Pedersen (Danimarka)................. 5.43.31

2- Kaisa Lehtonen (Finlandia)...................... 5.47.47

3- Andrea Hewitt (Zeelanda Berria).............. 5.54.29

4- Ewa Bugdol (Polonia)............................. 5.58.49

5- Eva Potuchova (Txekiar Errepublika)........ 6.00.44

6- Laura Bennett (AEB).............................. 6.02.55

7- Vanessa Gianinni (Brasil)........................ 6.05.40

8- Natsumi Higashi (Japonia)...................... 6.34.14

9- Gurutze Frades..................................... 6.34.25

10- Yasuko Miyazaki (Japonia)................... 6.41.04

 

GURUTZE FRADESEN DENBORAK

 

Igerian.......... 1.11.11

T1................. 3.39

Bizikletan..... 3.55.56

T2................ 1.29

Korrika........ 1.22.08

 

SAILKAPEN OROKORRA GIZONETAN

 

1- Bertrand Billard (Frantzia).......................... 5.09.09

2- Sylvain Sudrie (Frantzia)............................ 5.11.50

3- Viennot Cyril (Frantzia).............................. 5.15.34

4- Graham O´Grady (Zeelanda Berria)............ 5.17.53

5- Craig Alexander (Australia)........................ 5.20.45

....

16- Roberto Corujo....................................... 5.44.50

 

ROBERTO CORUJOREN DENBORAK

 

Igerian.......... 59.22

T1................. 3.16

Bizikletan..... 3.21.50

T2................ 1.28

Korrika........ 1.18.53

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!