Iurretako aparkalekuen aldaketak, argazkitan

Anboto 2014ko aza. 18a, 10:20

Hona hemen, argazkien bidez, Iurretan aparkalekuen ordenantzak ekarri dituen aldaketa nagusiak:

tellituko aparkalekua egoiliarrak

Tellituko aparkalekuko plazak iurretarrentzako gorde dituzte. Bertan autoa uzteko egoiliarren txartela eskatu behar dute erregistroan. 2015eko urtarriletik aurrera 45 euro ordaindu beharko dira urtean.

 

bidebarrieta kalea aparkaleku laranja

Bidebarrieta kalean ere, iurretarrentzako gordetako leku batzuk daude, Mutualia inguruan hasi eta udaltzainen bulegora bitartean.

bidebarrieta kalea aparkalekua zonalde urdina

UUdaltzainen bulego paretik amaieraraino, Bidebarrieta kalea zonalde urdina da. Aparkatzeko tiketa hartu behar da eta gehienez ordu eta erdi utzi daiteke autoa bertan. Tiketa hartzeko ez da ordaindu behar.

 

TAO makina Iurretan

Aparkatzeko tiketak hartzeko makina udaltzainen bulego aurrean dago.

TAO Iurretan, Askondo kalea

Askondo kale osoa zonalde urdina bihurtu da; gehienez ordu eta erdi utzi daiteke autoa bertan, tiketa doan hartu eta gero. Biribilgunetik Bidebarrietarako noranzkoa, eguenetan azoka egoten den tarte horretan,  trafikora itxi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!