Iurretako San Migel jaiak

Badatoz azken entseguaren ordua eta sanmigeletako hiru eguneko asteburua

Iurretako danztariak, iazko San Migel bezperan, Donien Atxa eroaten

Gaur hasi eta astelehenera arte San Migel jaien lehenengo ekinaldia egingo dute iurretarrek. Gaur, umeentzako herri kirolak, asto probak eta DJak izango dituzte, apurka-apurka berotzen hasteko. Jai giroa Alde Zaharretik herrigunera zabaltzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten.


Jaietako ekintza ia guztiak plaza inguruan izaten direnez, herrigunean giroa sortzeko jarduerak prestatu dituzte aurten. Horrela, gauerditik aurrera Askondoko agertokian DJ Braxx egongo da, tabernariek kontratatuta. Zapatuan, berriz, gazte asanbladak urtero antolatzen duen tortilla txapelketa izango da herrigunean.

Txapliguen ordua
Asteburu betea izango bada ere, egun indartsuena San Migel bezpera izango da. Zapatu gauez Baraia Band, Fiachras eta Exaixu taldeen kontzertuak egon arren, goizetik hasiko dute eguna domekan. 12:00etan Montoitik txapliguak botata emango dute abisua. Arratsaldean Donien Atxa jaso, eta dantzariek, neska eta mutil, iaz bezala, azken entsegua egingo dute. Aurretik giroa egongo bada ere, orduan hasiko dira jaiak ofizialki. 

Erlazionatuak

Iurretako jaien bigarren asteburua iruditan

Iurreta

Bariku Aldrebesa, Mozorro Eguna, bertsolariak, azoka... asteburu betea izan dute iurretarrek sanmigelak amaitzeko. Hemen asteburuak eman duena irud...
Iurretako jaiak. Lehenengo asteburua iruditan

Iurreta

San Migel jaiak hasi dituzte Iurretan. Tradizioari eutsiz, txapligoak bota zituzten atzo eguerdian Montoitik. Arratsaldean, Donien Atxa jaso zuten ...
Badatoz San Migelak

Erabiltzailearen aurpegia Iurreta

Iraila heldu da eta San Migel jaiak bertan ditugu.  Dantzariak martxan gabiltza jaietako ikuskizunak prestatzen, eta bertara hurreratzeko gonb...
Asier Baraiazarra: "Bi akordegaz kanta bat egin badezaket, egin egiten dut: gogoko dut soiltasuna"

Iurreta

Iurretako jaietan joko dute, zapatuan, Asier Baraiazarra Osie durangarrak eta Baraia Band taldeko kideek.
Arropak atzekoz aurrera janzteko proposamena, Bariku Aldrebesean

Iurreta

Ohiko arropak eta janzteko modua egun bitan alde batera uzteko proposamena egin du Jai Batzordeak. Bariku honetarako Bariku Aldrebesa antolatu dute...
Iurretako jaien gehigarria

Iurreta

Dena prest San Migel jaiei hasiera emateko

Iurreta

Ofizialki irailaren 28an hasiko diren arren, asteburu honetan bertan sanmigeletarako beroketak egiten hasiko dira iurretarrak. Prentsaurrekoa eman ...