Banderaren mendeurreneko eguna dute gaur iurretarrek

Anboto 2011ko aza. 12a, 08:24

Herriko banderari omenaldia egingo diote,gaur, iurretarrek. Aita San Migel plazan jarri dute hitzordua 18:30ean. Herri afaria ere egingo dute gero

Herriko banderari omenaldia egingo diote,gaur, iurretarrek. Aita San Migel plazan jarri dute hitzordua 18:30ean. Herri afaria ere egingo dute gero.

 

Herriko kultur eta gizarte eragileek parte hartuko dute prestatutako ekitaldi berezian Baita udal agintariek ere. Musika eta hitza batuko dituen ekitaldian Maliko herritarren Fasoden elkarteak, Eneko Abasolo \'Abarkas\' eta Juan Mari Areitio bertsolariek, Bidane Txopiteak, Iurretako Koroak eta Iurretako dantzariek parte hartuko dute. Ondoren, 20:30ean, herri-afaria ere egongo da Olaburu frontoian. Ondoren, erromerian dantzan egiteko aukera ere izango dute Titau plaza-taldeagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!