Banderari omenaldia egingo diote Iurretako herritarrek

Anboto 2011ko aza. 7a, 08:40

Azaroaren 12an jarri du hitzordua 1911-2011 Herri Batzordeak plazan

Azaroaren 12an jarri du hitzordua 1911-2011 Herri Batzordeak plazan.

 

Herriko bandera berrituta aurkeztu zuten irailean. Mendeurrena bete zuen eguna aukeratu zuten horretarako, eta azaroaren 12an omenaldia egingo diote iurretarrek euren banderari. Urte osoko egitarauari amaiera emateko ekitaldia da 1911-2011 Herri Batzordeak eratutakoa.

 

Aita San Migel plazan egin dute hitzordua, 18:30ean: herriko elkarteek eta agintariek ikuskizun berezia eskainiko dute, eta dantzari eta bertsolariek ere jardungo dute; euria eginez gero, frontoian batuko dira. Herri-afaria, berriz, frontoian egingo dute, 20:30ean, eta gero erromeria ere izango dute. Txartelak Ibai-Ondon hartu daitezke.

 

Mendeurren gaua

Bezpera, berriz, Iurretako banderaren mendeurren gaua izango dute: Dantzari plazan luntxa eskainiko dute, 18:30ean, eta trikiti doinuek alaitutako bideo emanaldia; iurretako hainbat ospakizun batzen ditu ikus-entzunezkoak. Astebururako banderaren irudia duten zapiak ere kaleratuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!