Dirua ez emateko erabakia zuzentzea eskatu dio Jaurlaritzari Sarrionandiaren familiak

Anboto 2011ko urr. 6a, 12:28

Euskadi Sarietan hautagai izateko eskatutako \'betebehar guztiak\' betetzen ditu Joseba Sarrionandiak, horren familiak nabarmendu duenez, eta, Eusko Jaurlaritzak Sarrionandiari dirua ez emateko erabakia zuzentzea eskatu du familiak

Euskadi Sarietan hautagai izateko eskatutako "betebehar guztiak" betetzen ditu Joseba Sarrionandiak, horren familiak nabarmendu duenez, eta, Eusko Jaurlaritzak Sarrionandiari dirua ez emateko erabakia zuzentzea eskatu du familiak.

 

Administrazio organo eskudunak "espresuki onartu eta tramitatu" zuen Jose Sarrionandiaren hautagaitza, bere familiak gogoratu moduan: "Gure ustez ez da bidezkoa, beraz, epaiaren ondoren betebehar gehiago ezartzea". Gaineratu dute Joseba Sarrionandiak ebazteko dagoen auzirik duenik justiziarekin, eta, "Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak bestelakoren berri balu, hori argitzeko organo eskuduna Justiziako administrazioa da", hedabideetara helarazitako gutun baten azpimarratu dutenez.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!