Jaurlaritzak auzitegiei eskatu zien argitzeko gaia, berak Sarrionandiari Literaturako Euskadi saria eman edo ez erabakitzeko. Sari banaketa bihar (azaroak 23) da, Gasteizen.
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Estatuko Fiskaltza nagusiari helarazitako txostenean jasotzen denez, 1980 eta 1985 artean izan zituen zazpi auzietatik bat ere ez dago indarrean. Hiru auzi artxibatu egin zituzten, beste hiru preskribatuta daude eta batean absolbitu egin zuten Sarrionandia.
Orain hilabete bi jakinarazi zuten Eusko Jaurlaritzaren Literaturako Euskadi saria irabazi duela Sarrionandiak (18.000 euro) Moroak gara behelaino artean? lanagatik, baina Jaurlaritzak auzirik bazuen edo ez argitzeko eskatu zion Auzitegi Nazionalari. Sarrionandiaren familiak dirua ez emateko erabakia zuzentzea eskatu zion Jaurlaritzari.