Abadetxerako errehabilitazio egitasmo bat aurkeztu du Bilboko gotzaindegiak Udalean. Gaur Bilboko gotzaindegiko ordezkari bat hurreratuko da, 18:00etan, Aita San Migel eleizan antolatutako batzarrera.
Abadetxea errehabilitatzeko egitasmoa aurkeztu du udalean Bilboko gotzaindegiak, Iñaki Totorikaguena alkateak baieztatu duenez. Egitasmoa aztertu behar du Udalak argi du, alkateak dinoenez, lanak ezin direla teilatua konpontzera mugatu: “Abadetxea mantendu behar bada, modu onean mantendu behar da”.
Gazte Asanbladak okupatuta zuen Abadetxea 2006an erre zen. 2007an Udalak osorik bereganatzeko asmoa agertu zuen, baina, iazko otsailean, eraikina erosi eta berritzeko asmoa alboratu egin zuen, etorkizuneko erabilerari begira ez zutelako "funtzional" ikusten: goitzaindegiak, jabea izanik, eraikina konpontzea edo eraistea izan du harrezkero aukeran. Udalak abiatuta du hondamen-espedientea, “izan ere, eraikina ezin da horrela mantendu eta gotzaindegiak berak bota ezean udalak bota beharko du”.