Durangaldean seinaleztaturik dauden PR eta GR ibilbideen zaintza, mantenua eta sustatzeko hitzarmena sinatu dute Landa Garapen Alkarteak eta eskualdeko hainbat udal eta mendi elkartek.
Hitzarmen horren harira, elkarte bakoitzari bide zati bat ikuskatzeko ardura ezarri zitzaion. Iurretako Zaldai elkarteari, adibidez, GR-Mikeldi ibilbideko Andikoa eta Oromiño arteko ibilbide zatia ikuskatzea egokitu zaio. Dagokion ikuskatzea zapatu honetan, hilaren 18an, egiteko asmoa agertu du Iurretako elkarteak.
Dei zabala egin dute, gainera. Ikuskapena egiteaz gainera, inguruko GRak eta parajeak ezagutzeko aukera bat da. Goizeko 8:30ean Andaparapen elkartuko dira. Andikoara autoz hurreratu ondoren, oinezean ekingo diote GR-Mikeldi ibilbideko zati hau egiteari; 11 km izango ditu ibilaldiak.