Eskualdeko udalek, mendi elkarteek, hipika klubek eta Urkiola Landa Garapena elkarteak konpromisoak hartu dituzte ibilbideen mantenua egiteko.
Eskualdeko udalek, mendi elkarteek, hipika klubek eta Urkiola Landa Garapena elkarteak konpromisoak hartu dituzte ibilbideen mantenua egiteko.
Urtero-urtero mendi ibilbideak aztertu, hobetzeko proposamenak egin, finantzatu eta mantenu lan hori egiteko elkarlanean ibiltzea adostu dute eskualdeko udalek, mendi elkarteek, hipika klubek eta Urkiola Landa Garapena (ULG) elkarteak.
Aitor Loiola ULGko presidente eta Mallabiko alkateak azaldu duenez, \"ibilbideak martxan ipintzea baino gaitzagoa da egoera onean mantentzea\". \"Ibilbide garrantzitsuena\" den GR Mikeldik Turismo Partzuergoa desagertzean izan zuen \"utzikeria\" gogoratu du, eta zelan UGLk konponketak egin dituen. \"Ibilbide horren eta bestelakoen mantenuak jarraipena behar\" duela nabarmendu du Loiolak, eta \"irtenbidea elkarlanean ibiltzea\" dela.
Sinatzaileen eginbeharrak
Mendizale elkarteek eta hipika klubek ibilbideak aztertu eta horiek hobetzeko ekintzak proposatuko dituzte.
Udalen esku egongo da ibilbideetan egingo diren ekintzak zehaztea eta horiek finantzatzea.
Urkiola Landa Garapenak, bere aldetik, aurrekontua prestatuko du eta adostutako ekintzak burutzea bere ardura izango da. Ibilbideak ezagutzera emateko eta herritarrek erabiltzeko beharra egingo du.
Udaberri honetan zehaztuko dute urte honetan zer aldaketa eta konponketa egingo dituzten ibilbideetan.
Hitzarmenaren sinatzaileak
- Honako herrietako udalak:
Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Zaldibar eta Zornotza.
- Mendizale taldeak:
Alpino Tabira, Asuntze, Zaldai, Zaldua, Erdella, Alluitz eta Zornotza
- Kati-bi klub hipikoa
- Urkiola Landa Garapena elkartea