AHTa egiteko lanetan 'delitu zantzuak' ikusi ditu epaileak

Anboto 2011ko mai. 27a, 10:57

Bilboko Entzutegi Probintzialak Orozketako kasua aztertu behar dela esan du. Auzokideek instituzioei ardurak hartzeko deia egin diete; \'euren lana obrak kontrolatu eta herritarrak babestea da\'.

Bilboko Entzutegi Probintzialak Orozketako kasua aztertu behar dela esan du.

Abiadura Handiko Trena  egiteko Orozketako lanetan “delitu zantzuak” egon daitezkeela adierazi du Bilboko Entzutegi Probintzialak. Auzokideek eta AHT Gelditu! elkarlanak Etxaran erreka kutsatu zenean, duela urte bete, zabortegi zahar bateko lurrak mugitzean “ezelako legezko prozedurarik jarraitu barik” jokatu zutela salatu zuten, eta orain Entzutegi Probintzialak kasua aztertzea erabaki du.

Entzutegiaren erabakia jakin ondoren prentsaurrean agertu dira auzokideak, eta administrazioei ardura hartzeko eskatu diete, Orozketan eta orokorrean AHTko lanen inguruan “legez kanpoko jarduerak salatu eta ikertzeko”.
Hasieran auzokideen kereila artxibatu egin zuen Durangoko Instrukziozko 3. Epaitegiak. Entzutegi probintzialak orain adierazi duenez, “baimen administratiboak ondo egon arren, posible da delitua egotea”. Auzokideek salatu dutenez, “zabortegian metal astunak, kotxeak, bateriak... zeuden, eta gainetik buztina bota zuten. Euriagaz kutsadura hori guztia errekara joan zen”.

Etxaran errekako laginak “udalak berak ere” hartu zituela salatu dute; “baina gero ez zuten ezer egin”, diote. Ardurak hartzeko eskatu dute: “Instituzioek lanak kontrolatu eta herritarrak babestu behar dituzte”.

Protestak
Trenaren lanak salatzeko, AHT Gelditu! elkarlanak ekainaren 4an mendi martxa antolatu du Elorrion, eta hilaren 11n manifestazioa Arrasaten.

http://www.youtube.com/watch?feature=player_profilepage&v=e2e4LRiQipo#t=9s

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!