Lurra hondoratu da San Andreseko landa batean

Anboto 2010ko eka. 14a, 15:28

Orozketa eta Larrinagatxu arteko tuneleko obren eraginez agertu da zuloa. ADIFeko langileek ingurua hesitu dute.

Orozketa eta Larrinagatxu arteko tuneleko obren eraginez agertu da zuloa. ADIFeko langileek ingurua hesitu dute. Lurra hondoratu da San Andres auzoko baserri batzuen alboan. Auzokideek adierazi dutenez, \"tunelean bertan lanean dabiltzanak ohartu dira lurraren erorketaz\". Horren ondoren, ADIFeko zazpi bat auto agertu ei dira bertan, eta zuloaren ingurua itxi dute plastikozko hesiekin. Bizilagun batek salatu du aste barruan egunero hiru eztanda izaten direla obretan, zortzi ordurik behin bat. Etxean igartzen ei dituzte dardarak, kristaletan adibidez. AHT Gelditu! Elkarlanak gertatutakoa salatu du, eta landa horretatik 200 metrora hainbat baserri daudela gogoratu: \"hondamendiren bat eragiten ez duten arte ez dute txikizioa geratuko?\" galdetzen dute. Iurretako Udala eta EAJrengana zuzendu da Elkarlana, honen aurrean ze jarrera duten argitzeko eskatuz. [img]http://www.anboto.org/images/7700/7796/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!