Julen Saenz de Ormijana Europako Txapeldun

M.Z. 2026ko abuztuaren 10a

Garain bizi den arabarrak garaipena lortu du Europako Txapelketan, Trial 26" mailan. Gainera, historia egin du; estatuan beste inork ez du lortu titulu hau Elite 26" mailan

Asteburuan Valbergen (Frantzia) jokatutako proban Europako Txapeldun gelditu da Julen Saenz de Ormijana. "Oso pozik nago lortutako emaitzarekin. Proba oso zaila izan zen. Finalera, lehenengo sailkatu moduan pasa nintzen. Beraz, finalean azkena izan nintzen irtetzen. Azkena irtetzea pribilegioa den arren, presioa ere bada, azkenean gainontzeko kirolari guztien lana ikusten nuen. Denek lan izugarria egin zuten", azaldu du Saenz de Ormijanak. 

Aurkariek lan ona egin bazuten, Garain bizi den kirolariak oraindik hobea egin zuen, eta garaipena eskuratu zuen. "Finala oso gogorra izan zen, baina egun ona izan nuen. Dena bikain irten zen. Oraindik sinistu ezinda nago" gaineratu du kirolariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!