[BIDEOA] Jon Munitxak Garaiko ziklo-krosa irabazi du

Anboto 2021ko aza. 27a, 19:35

Eiser-Hirumet taldeko Iñaki Guaresti hirugarren sailkatu da.

Euria, hotza, lokatza... Garaiko ziklo-kroseko baldintza gogorretara Jon Munitxa abadiñarra (Punta Galea taldea) egokitu da ondoen eta berak lortu du garaipena gizonen elite mailan. Mikel Sanchezek eta Iñaki Guarestik osatu dute podiuma.

Emakumeetan Viviane Rognant izan da onena, Paula Suarez geratu da bigarren eta Nahia Arana juniorra hirugarren.

Mutilen junior mailako proba Gorka Corresek irabazi du. Durangaldeko Gaursa-Renault taldeko Oinatz Farelo laugarren sailkatu da.

Nesken eta mutilen kadete mailetan Joane Gorostiza eta Iker Diaz nagusitu dira, hurrenez hurren. Ekin taldeko Markel Monasterio bosgarren sailkatu da eta talde bereko Ander Duñabeitia zortzigarren.

Master mailak

Master 30 kategorian Andoni Etxebarrik irabazi du eta Iurretako Gallanda txirrindularitza klubeko Jon Urbieta bigarren geratu da. Master 40 kategorian zazpigarren geratu da Ekaitz Barrainkua. Ion Sarasuak ere hamar onenen artean sailkatzea lortu du. Biak Egoin-Mendibike Abadiño taldekoak dira. Azkenik, Master 60 mailan Elorrioko Banan-Banan taldeko Roberto Camiruagak irabazi du lasterketa.

Bihar goizean zehar Abadiñoko ziklo-krosa lehiatuko dute Muntsaratzeko zirkuituan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!