[BIDEOA] Munduko txirrindularirik onenetakoek Garain hartu dute ostatu

Ekaitz Herrera 2021ko mai. 17a, 19:30

SD Worx txirrindulari talde herbeherearreko kideak Garaiko Landetxean aterpetuta daude egunotan. Euren artean dago Anna van der Breggen, munduko txapelduna. 

Van der Breggenek Eibar Hiria lasterketa irabazi zuen atzo, eta bihar egitekoa den Durango-Durango lasterketarako faboritoa da. Landetxeko arduradun Jasone Gezuragak eta bere lankideek xehetasunik txikiena zaintzen dute txirrindularien egonaldia atsegina izan dadin. Txirrindulariek PCR probak egiten dituzte etengabe, koronabirusik haien artean ez dagoela ziurtatzeko. Hori dela eta, lauko mahaietan barik, kopuru handiagoko mahaien bueltan eseri eta jateko aukera dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!