Larrea, Artiach, Urigoitia eta Narbaiza nagusi Aldapegoran

Maialen Zuazubiskar

Jendetza batu da gaur Elorrion, Aldapegora mendi lasterketa dela eta. Proba laburrean ia 200 korrikalarik parte hartu dute eta luzean 350 lagunek.

Proba laburrean iazko irabazleak garaipena berretsi du, Aimar Larrea antzuolarrak. Bigarren postua etxeko korrikalariarentzat izan da, Victor Bernedorentzat eta hirugarren Fouad Anou sailkatu da. Emakumezkoetan, Maialen Artiach elorriarrak irabazi du, bigarren sailkatu da Irune Lertxundi eta hirugarren Oihane Alonso. 

Proba luzean Markel Urigoitia otxandiarrak ia bi minutuko aldea atera dio Jokin Amozarrain bigarren sailkatuari. Eta hirugarren postua Iñaki Goenagarentzat izan da. Emakumezkoetan, Nora Narbaiza zaldibartarrak garaipena eskuratu du, bigarren izan da Larraitz Aragon eta hirugarren Onditz Iturbe. 

Durangaldeko Kopako azkena
Gainera, gaurko lasterketa Durangaldeko Kopako azkena izan da eta honela gelditu da sailkapena.

MARI KOPA

EMAKUMEZKOAK

  1. Nora Narbaiza
  2. Lola Oiarzabal
  3. Nerea Amilibia
  4. Paule Portilla

GIZONEZKOAK

  1. Ander Jauregi
  2. Josu Urrutia
  3. Iñaki Goenaga
  4. Peio Lagos
  5. Iñigo Pradera

SUGAR KOPA

EMAKUMEZKOAK

  1. Irune Lertxundi
  2. Zutoia Odriozola
  3. Oihane Alonso
  4. Maialen Garcia
  5. Amaia Camuñas

GIZONEZKOAK

  1. Victor Bernedo
  2. Fouad Anou
  3. Aritz Gil
  4. Julen Orbegozo
  5. Aitor Gonzalez

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!