Elorrion elkarretaratzea egin dute "kalitatezko" osasun publikoa eskatzeko

Anboto 2022ko urr. 21a, 19:56
Gaur arratsaldeko elkarretaratzeko irudia.

Argi Gorriak elkarteak eta hainbat herritarrek deituriko elkarretaratzera 500 bat lagun batu dira.

'Gure osasuna arriskuan' lelopean batu dira Elorrioko plazan. Argi Gorria elkartekoek Osakidetzaren "egoera lotsagarria" salatu gura dute eta "kalitatezkoa" den bat aldarrikatu. Horrez gainera, pandemia hasi zenetik hona pediatria zerbitzuaren kalitateak behera egin duela kritikatu dute hainbat herritarrek. Ildo horretatik, sinadurak batzen ari dira pediatria zerbitzu "duin" bat eskatzeko. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!