Elorrioko Gaztetxeko kideek sare sozialetan iragarri dutenez, Gaztetxea erasotua izan da bart gauean. "Gaztetxera sartzen ahalegindu diren arren, ez dute lortu barrura sartzea. Elorrioko gaztetxeko kideok ez dugu espazio autogestionatuenganako inongo erasorik onartuko", jarraitu dute.
Elorrioko Gaztetxea ez da azken asteetan erasotu duten Gaztetxe bakarra. Duela bi aste Berrizko eta Zaldibarko Gaztetxeetan ere lapurretan egin zuten.