Hala ere, ohar baten bidez Hiltegixe gaztetxeak bere jardunarekin jarraituko duela azaldu du. "Hurrengo egunetan ilusio handiz antolatu ditugun kontzertu eta bestelako ekimenak oztopatuak izan dira. Argi dugu eraso honek ez dituela gaztetxea eta bertan lanean ari diren lagunak kaltetzen. Eraso honek Berrizko herria kaltetzen du, gaztetxea bizi eredu bat kontsideratzen baitugu, 24 urtean kultura sortzen eta hedatzen ale garrantzitsua jarri duena". Egunotan egitekoak diren ekimenetan parte hartzeko deia egin dute, baita ere. Zapatuan, adibidez, kontzertua eskainiko dute Ezta Ilen eta Ainke taldeek.
Astebeteko epean Berrizko eta Zaldibarko gaztetxeetan ostu dute.