Guztira lau final jokatu ziren. 16 urtez azpikoan, Gernika-Elorrio geratu zen txapeldun. Etxekoek 31-14 menderatu zuten Bera Bera. 18 urtez azpikoan, Ordiziak 17-5 irabazi zion Gaztediri. Emakumeetan, berriz, Hernani geratu zen txapeldun Bera Berari 27-17 irabazita.
Gizonen finala, Betsaide Elorrioren eta Sarako Izarrak taldeen artekoa, ikusgarria eta emozioz beterikoa izan zen. Arauzko 80 minutuak hamarnako berdinketarekin amaitu ziren eta luzapenean erabaki zen txapelduna. Sarako Izarrak taldea 10-13 aurreratu zen; ondoren Elorriok hartu zuen aurrea entsegu baten bidez: 15-13. Garaikurra etxean geratuko zela zirudienean, Sarako Izarrak taldeak azken minutuan lortu zuen garaipena zigor-kolpe baten bidez.