Errugbia maite duenak Elorrion hitzordua dauka zapatu honetan. Euskal Ligako txapeldunak Elorrioko errugbi zelaian erabakiko dira. Errugbiaren festa handi bat izango da.Tartean Elorrioko talde bi daude: 16 urtez azpikoa eta seniorrena.
16 urtez azpikoan, Gernika-Elorriok Bera Beraren kontra jokatuko du finala zapatuan, 12:30ean. Seniorretan, Betsaide Elorriok eta Sarako Izarrak taldeek neurtuko dituzte indarrak, 18:00etan.
Gainerako bi finalei dagokienez, 18 urtez azpikoa 11:00etan hasiko da, Ordiziaren eta Gaztediren artean, eta, emakumeena 16:00etan hasiko da, Hernaniren eta Bera Beraren artean.
Zornotzako Urgozo mailaz igo daiteke
Bestalde, Zornotzako Urgozo errugbi taldea Euskadiko Bigarren Mailatik Lehenengo Mailara igo daiteke. Horretarako, Bera Beraren kontrako azken kanporaketa gainditu beharko du. Joaneko partidua zapatu honetan, 17:00etan, jokatuko dute Zornotzako Larrea zelaian. Itzulikoa ekainaren 4ko zapatuan izango da Bera Beraren zelaian.
Urgozo errugbi taldea (Argazkia; facebook: Urgozo Zornotzako Rugby Taldea)