Elorrioko gaztetxean lapurretan egin dute

Maialen Zuazubiskar 2021ko ots. 17a, 09:38

Elorrioko Gaztetxeko kideek sare sozialetan jakitera eman dutenez, lapurrak sartu dira Gaztetxean. Lapurrak astelehenetik martitzen goizerako gauean sartu ziren. 

"Urteurrenean lanean gabiltzan honetan, Gaztetxera lapurretan etorri dira berriro. Hainbat kidek gaztetxea aurrera ateratzeko erakutsitako konpromezu eta gogoak zapaltzen saiatu dira", salatu dute Gaztetxeko kideek. Bestalde, espazio autogestionatuenganako inungo erasorik ez dutela onartuko adierazi dute. 

Elorrioko gaztetxearena ez da kasu isolatua. Zornotzako Munarri gaztetxean ere hainbat lapurreta egon direla salatu dute egunotan.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!