Gontzal Murgoitiok Espainiako Trail Federazioen arteko Torneoa irabazi du 20 urtez azpiko mailan

Anboto 2020ko abe. 14a, 09:35
Sorginen Lasterketa irabazi zueneko irudia.

Atzo Ibizan lehiatutako txapelketan bigarren urtez jarraian lortu zuen garaipena.

Mendiko lasterketetan espezialista da elorriar gaztea eta garaipena ez da sorpresa izan, faborito nagusia Adam Maijo kataluniarra zen arren. Honako hau izan da Murgoitioren denbora: 31.04.

"Hiru txandatan irten gara eta niri azkenengoan irtetea egokitu zait. Beraz, hasieratik egurrean joan behar izan dut lehenengo taldearekin bat egiteko. Probako igoera amaitzerakoan lortu dut bat egitea eta horrek segurtasuna eman dit, aurrekoak baino minutu bat geroago irten naizenez, alde hori nuelako. Jaitsiera oso arina izan da eta ezin izan dut tartea handitu. Baina oso pozik eta gustura nago egindako lanarekin", adierazi du korrikalari elorriarrak.

Murgoitiok Sorginen Lasterketa irabazi zuen irailean, sekulako erakustaldia emanda.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!