Gontzal Murgoitio mendi lasterketen Espainiako txapeldun geratu da junior mailan

Anboto 2019ko mai. 5a, 15:00

Todolella (Castelló) herrian lehiatutako proba irabazi du Durango Kirol Taldeko elorriarrak.

Uztailean 18 urte egingo dituen korrikalaria 20 urtez azpikoen mailan nagusitu da. Distantzia laburreko txapelketa izan da. Gazteek zazpi kilometroko ibilbide aldapatsuari egin diote aurre Todolella herrian.

Urtarrilean Bizkaiko kros txapelketa irabazi zuen Murgoitiok.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!