"Arratsaldean plazara irten ginenean txalotuenak izan ginela diote"

2003. urtean Errebonbilloetan emakumeek parte hartzeko bidea zabaldu zuten Saioa Gomezek (Elorrio, 1978) eta Nekane Guridik (Elorrio, 1978) .

Zelan sortu zen aldaketa?
Nekane Guridi: Urte askoan ikusi izan genituen Errebonbilloak, eta urtero esaten genuen hurrengo urtean parte hartuko genuela. Behin erabakia hartu genuen eta prestatzen hasi ginen. Dantzarako lokalean entseatzen zuten, eta gu dantza taldeko kideak garenez, bertara joan ginen. Bagenekien 15 izan behar zirela, eta ez genuen inor kanpoan gelditzerik gura. Batzuek esan ziguten urte askoan ibilitakoak zirela eta euren lekua utziko zigutela.
Saioa Gomez: Pare bat urtean Errebonbilloetan dantzara atera gintuzten, eta eurekin afaltzera joaten ginen. Sarritan irteten zen emakumeen gaia, eta parte hartzera gonbidatzen gintuzten.

Zelan gogoratzen duzue lehenengoz Errebonbillo jantzita irten zineten eguna?
S.G.: Eskopetagaz goizaldean egiten da beroketa, eta hor ez dago jende askorik. Gure buruko mina eskopeta zen. Trabatuko ote zen beldur ginen.
N.G.: Arratsaldean plazara irten ginenean txalotuenak izan ginela diote.
S.G: Herrian harrera ona izan genuen, taldean ere harrera ona izan genuelako.

Genero ikuspuntua eta tradizioa bateraezinak direla dioenik  ere bada.  
S.G: Hemen inor ez da benetako Errebonbillo. Mozorro bat da, antzerki bat da. Eta hori edozeinek interpretatu dezake.

Erlazionatuak

Tradizioari eutsiz, pauso bizian sartu dira emakumeak Durangaldeko plazetan

Durangaldea

Tradizioak aldaezinak direla diotenek estu heltzen diote dogma horri. Badira, ostera, sasoi berrietara moldatu arren inoiz baino biziago dauden ohi...
"Gure planteamendua zen zortzi dantzariko taldea ginela, neska zein mutil izan'

Durango

Kriskitin dantza taldeko kidea da Ixone Aroma Barrena (Durango,1982).
"Elorrion berdin eutsi zaio tradizioari, eta naturaltasunez gertatu dira aldaketak"

Elorrio

Elorrion 1968ko Ferixa Nausikoetan entzun ziren lehenengoz danbor hotsak. 50 urte izango dira umeen danborrada estreinakoz kalera irten zela. Mila ...
"Normaltasunez erakutsi digute eta hala egin dugu Dantzari Dantza"

Iurreta

Txalo zaparrada artean hartu dute talde parekidea Iurretako sanmigeletan, aurten. Iman Aboubik eta Laia Gurrutxagak urduri eta pozik gogoratzen dut...
Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.