Besaide Dantza Taldearen 50 urteurrenean txupinazoa jaurtitzeko aukera izango duzue.
Malen De La Fuente: 50 urte hauetan egin den lanagatik saritu dute taldea elorriarrek, eta oso pozik gaude Elorrioko Ferixa Nausikoei hasiera emateko aukera dugulako.
Matxalen Fondado: Hala ere, badakigu sari hau ez dela geurea bakarrik. 50 urte hauetan Besaiden egon diren kide guztiena ere bada. Baita taldeko txistulariena, trajeak josten ibili diren emakumeena eta abarrena ere. Guztiei eskerrak eman gura dizkiegu.
Espero zenuten txupinerak izatea?
M.D.: Egia esan, bai. Bagenekien beste elkarte batzuen urteurrena ere bazela, baina ez genekien zelan egingo zuten. Hala ere, jaietan zerbait egiteko aukera eskainiko zigutela espero genuen,
Zuentzat zer suposatzen du Txintxirrikoekin eta Gaztetxekoekin udaletxeko balkoira igotzeak?
M.D.: Helburu desberdinak ditugu eta bakoitza leku batetik gatoz. Gainera, elkarte bakoitzak bere eremua du. Hala ere, pozgarria da herriarentzat lan egiten duten elkarteekin batera udaletxeko balkoira igo eta jaiei hasiera ematea.