50. urteurren ospakizuna txupinazoagaz biribilduko duzue.
Edur Amilibia: Beste talde batzuekin txupinazoa partekatzea ideia oso ona iruditu zaigu eta oso pozik gaude. Denok elkarrekin indar gehiago egingo dugu.
Mende erdi bete du Txintxirrik. Zelan amaitu duzue ikasturtea?
Alazne Igartua: Hiruzpalau ekitaldi antolatu ditugu 50 urte hauek gogoratzeko. Bertan lanean aritu ziren denak gogoratu gura izan ditugu. Urteurreneko azken ekitaldia hauxe izango da, txupinazoa jaurtitzea.
Ikastolaren sorztaileak ere oroitu dituzue.
E.A.: Oso polita izan da. Argazki erakusketak eta beste ekitaldi batzuk ere antolatu ditugu. Ikastola sortu zutenak gogoratzea izan da hunkigarriena, hasieran indarrez bultzatu zutenak. Emozio handiko unea izan zen guretzat, eta baita eurentzat ere.
Zelan botako duzue txupinazoa hiru talde egonda?
A.I.: Pregoi bakarra egitea da asmoa, eta agian zatika irakurtzea, jaien hasiera ez luzatzeko.