Familia boluntarioen partaidetza ezinbestekoa izan da umeentzat hain garrantzitsua den egonaldia egia bihurtzeko. Lajwad elkarteak eginiko deiari erantzun zioten familia horiek. Hilaren 2an umeei harrera ofiziala egin zien Idoia Buruaga alkateak udaletxean, 2009az geroztik egiten duten lez.
Joan zen astean, Durangaldean 34 umeri egin zietela harrera informatu zuen ANBOTOk, baina kopuru horretan ez zeuden Elorriora etorritakoak. Beraz, guztira, 40 dira uda hemen pasatuko duten umeak.