Lehenago umeak etxean hartzen zituzten familia batzuek sortu zuten Hamadako Izarrak elkartea, ikusita familien proiektua beherantz zihoala, alternatiba bat eskaintzeko asmoz. Udan zehar aisialdi ekintzak antolatuko dituzte, familia giroan, eta umeen zaintza egiteko hainbat laguntzaile ibiliko dira bolondres lana egiten.
Umeei eginiko harreran eskualdeko EH Bilduko eta EAJko ordezkariak egon ziren, eta baita Herria elkarteko lagun batzuk ere.