Aitziber Irigoras alkateak eta Pilar Rios alkateordeak egin dute berba ordezkarien izenean. Uda on bat pasatzeko desioa agertu diete sahararrei, eta eskerrak eman dizkiete umeak etxean hartu dituzten gurasoei eta udalekuak antolatu dituzten Rio de Oro eta Hamadako Izarrak elkarteei.
Guztira 34 ume etorri dira. Aniztasun funtzionala duten 11 ume Izurtzako Rio de Ororen kanpamenduan egongo dira, 15 Atxondon Hamadako Izarrakegaz, eta 8 zenbait herritarren etxeetan. Udako desertuko beroa saihesteaz aparte, mediku azterketak egitea ere bada helburua.