Noiz hasi zinen euskara ikasten?
Palentzian jaio nintzen. Beti izan dut euskara ikasteko gogoa, baina, lana dela-eta, sekula ez dut astirik izan. Orain hiru urte erretiroa hartu nuen, eta euskara ikasteko sasoia zela pentsatu nuen. Orain urte bitik hona euskaltegira noa, astean egun bi, 5 ordu guztira. Etxerako lanak ere egiten ditut. Berbalagunen ere astean behin elkartzen gara. Iaz, Arantzako barnetegira joan nintzen, nire euskara hobetu guran.
Euskaraldian parte hartuko duzu?
Jakina. Nik Belarripresten txapa jantziko dudala uste dut. Baina euskaraz berba egiten saiatuko naiz. Jendeak egin diezadala euskaraz. Ekimen hau oso interesgarria da, hizkuntza ohiturak aldatzea beharrezkoa delako. Gure harremanetan euskara gehiago erabiltzen saiatu behar gara. Euskaraz 365 egunetan bizitzeko ekimena bultzatu gura dute, eta helburu horregaz bat nator. Agian ez dut dena zuzen esango, baina ni beti nago euskaraz egiteko prest.