“Euskaraldia eta halako ekimenak garrantzitsuak dira euskara bultzatzeko”

Jone Guenetxea 2018ko eka. 1a, 09:30

Asun Lopez Urrike liburu-dendaren jabea da Durangon. Euskaldun berria da eta Berbalagun ekimenean dihardu aspalditik. Euskaraldiagaz bat egingo du Belarripresten txapa jarrita.

Zelan ikasi duzu euskara?
Orain 15 urte, nire semea Landako eskolan zebilela euskara ikasten hasi nintzen. Semeak euskaraz ikasten zuen eta nik ere berba egin gura nuen. HABEk gurasoentzako ikastaroa antolatu zuen eta izena eman nuen.

Berbalagunen ere bazabiltza.
Orain hamar urte Berbalagunen izena eman nuen, eta talde berean jarraitzen dut. Martitzenetan elkartzen gara, 15:00etatik 16:30era. Kafe bat hartzen dugun bitartean, euskaraz mintzatzen gara. Beste irteera batzuk ere egiten ditugu.

Euskaraldia badator. Belarriprest eta Ahobizi rolei zer deritzezu? Parte hartuko duzu?
Euskaraldia eta halako ekimenak garrantzitsuak dira euskara bultzatzeko. Nik Belarripresten txapa jarriko dut. Dendan saiatzen naiz euskaraz egiten, baina batzuetan berbak falta zaizkit. Hala ere, dena ulertzen dudanez, lasai egin diezadakete euskaraz.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!