“Berberea naiz eta uste dut horregatik ere lotura berezia dudala euskaragaz”

Jone Guenetxea 2018ko eka. 1a, 10:15

Mohamed Larbi berbereak fruta-denda bat jarri zuen Iurretan orain zortzi urte. 'Egunon' bategaz eman dio ongietorria kazetariari bere dendan. Amankomunazgoak Euskaraldiaren inguruan kaleratutako ikus-entzunezkoan ere parte hartu du.

Euskaraz moldatzen zara. Noiz ikasi duzu?
Jendeak zer edo zer eskatzen didanean dena ulertzen diet. Ermuan bizi naiz. Bertara heldu nintzenean, gutun bat bidali zidaten hilabetez euskara ikasteko, abuztuan, eta animatu egin nintzen. Ikastaro hartako irakaslea laguna dut gaur egun ere. Oinarrizko euskara ikasi nuen. Euskara ikasten gozatu egiten dut. Dendara denetik etortzen da. Ni berberea naiz. Gure hizkuntza dugu, eta uste dut horregatik ere lotura berezia dudala euskaragaz.

Hizkuntza mordoa ulertzen dituzu.
Dendara denetik etortzen da. Afrikarrek frantsesez egiten dute, beste batzuek ingelesez, arabieraz, berbereraz zein euskaraz.

Zer deritzozu Euskaraldiari?
Nik berbaz oinarrizko euskara dudan arren, gustuko dut jendeak euskaraz egitea dendara datorrenean. Ulertzen diet, eta moldatzen gara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!