Iñigo de la Serna Sustapen ministroak informatu duenez, Adif-en Administrazio Kontseiluak AHTaren Arrasate-Elorrio-Bergara tarteko eraikitze proiektuaren lizitazioa baimendu du, 192.317.942 eurotako (BEZ barne) aurrekontuagaz. Abiadura Handiko Trenaren linea 2023rako amaitzeko “konpromiso sendoa” dute, Sustapen ministeritzako ohar batean azaldu dutenez.
Lizitatzeko asmoa duten tarteak hiru tunel aurreikusten ditu: Udalaitz ekialdekoak 2.319 metro ditu, Udalaitz mendebaldekoak 2.313 metro eta Kortazarrekoak 1.681. Arantostein 20 metroko biaduktu bat eta Angiozarren 200 metroko tunel artifizial bat ere egingo dituzte. Segurtasun neurriengatik tunelak elkarrekin komunikatuko dituzten zortzi galeria ere jasotzen dira proiektuan.
Tarte hori Bergarako lotunea banatuta dagoen hiruetako bat da. Beste biak Arrasate-Bergara eta Arrasate mendebaldea-Bergara dira.