Zornotzako 16 lurjabek AHTaren inguruko desjabetze aktak sinatzeko hitzordua izan dute gaur goizean zehar udaletxean. Trenak hornidura elektrikoa izan dezan azpiestazio elektriko bat egiteko asmoa dago Luminabaso inguruan eta desjabetzeak lurzoru horren gainekoak ziren. 16 lurjabeen artean, guztira, 43.603 metro karratu desjabetu gura dituzte eta beste 26.402 metro zortasun modura eskuratu.
Sinadurak deituta zeuden une berean Zornotzako EH Bilduk kontzentrazioa egin du udaletxeko atarian. Urko Lopez zinegotziak gogoratu du “betidanik” erakutsi dutela proiektuarekiko “desadostasuna”. “Harrigarria iruditzen zaigu proiektu honekin jarraitzea. Frantziak eta beste autonomia erkidegoak ez daukate bere lehentasunen artean. Beraz, logistikoki ez dago bermatuta ez estatuarekin eta ez Frantziarekin loturarik eta, hala ere, proiktuarekin aurrera egiteko tematuta daude. Ez dauka zentsurik”, adierazi zuen Lopezek.