Astelehen arratsaldean ume batek istripua izan eta orduz geroztik itxita egon den 'matxinsaltoa' barraka berriro irekiko dutela jakitera eman du udalak.
Elorrioko Udalak istripua gertatu ondoren zerk huts egin zuen aztertzeko teknikari bat kontratatu zuen. Udalak jakitera eman duenez, teknikariak hainbat froga egin ondoren, eta barraka osatzen duten jesarlekuetako batean segurtasun elementu baten erabilera desegoki bat detektatu eta hau ordezkatu ostean, barraka berriro irekiko dute.
Hala ere, oraingo honetan, fabrikatzailak emandako -ez derrigorrezko- aholkuak bete beharko dituztela jakitera eman du prentsa oharrean udalak. Beraz, gaurtik aurrera, metro bat baino gutxiago dutenek ezingo dute 'matxinsaltoa' barrakan ibili. Metro bat eta 1,40 metro artean dauden umeak heldu batekin ibili beharko dira eta 1,40 metro baino gehiagokoak bakarrik ibili ahalko dira.