20:00etan gertatu zen istripua, Elorrioko barraketan. Orduz geroztik, 'matxinsaltoa' barraka itxita dago. "Teknikariak ikuskaritza lanak egin arte barrakak itxita jarraituko du", adierazi du Idoia Buruaga alkateak. Elorrioko Udalak dagoeneko kontratatu duen teknikariak txostena egiten duenean zer egingo duten erabakiko dutela gaineratu du alkateak.