Elorrioko Auzo Koordinadorak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra errekurritu du Auzitegi Gorenean. 2011n hasi zuen bide judiziala, bide administratiboa amaitu eta gero. Batez ere bi asmoren kontra daude: Pulla-Azkarretako lurretan industrigunea eraikitzea eta San Bizente-Zabaleta eremua funtzio barik uztea. Bigarren argudio horretan arrazoia eman zien EAEko Auzitegi Nagusiak, baina lehenengoan ez. Horregatik, berriro errekurritu dute Pulla-Azkarretarako asmoa.
Berrio-Zabaletan arrazoia emanda, HAPO osoa aldatu beharko dela uste dute koordinadorakoek. Baina, udalak dio eremu horretan etxeak egitea erabakita dagoela, eta zatikako plan batean aldatuko dela.