Oskar Astarloaren entsegua lokatz artean

Anboto 2012ko urt. 31a, 09:59

Gernika Rugby taldean dihardu Oskar Astarloa elorriarrak. Asteburuan, zelai lokaztuan, Ordiziaren kontra Kopako joanekoa irabazi zuten eta berak egin zuen entseguetako bat.

Bizkaia-Gernika Rugby taldean dihardu Oskar Astarloa elorriarrak. Asteburuan, zelai lokaztuan, Ordiziaren kontra Kopako joanekoa irabazi zuten eta berak egin zuen entseguetako bat.

 

Zapatuan ez zen giro izan Gernikako errugbi zelaian. Euriak eta hotzak lokaztutako zelaian Bizkaia-Gernika eta Ordizia neurtu ziren Errege Kopako finalerdietako joaneko partiduan. Bizkaia-Gernikak 14-12 menderatu zuen Ordizia. Emaitza ona da bizkaitarrentzat, baina hobea izan zitekeen atsedenaldira 14-0 joan zirela kontuan hartuta. Gernikako taldearen entsegu bat Oskar Astarloa elorriarrak lortu zuen. Hona Elorrio Rugby Taldeak facebook-ean sartu duen argazkia, Astarloa entsegua lortzeko unean dagoela.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!