Madrilgo Arkitektura izango du arerio DRTk jaitsiera fasean

Anboto 2012ko ots. 27a, 08:05
Joanekoa martxoaren 4an jokatuko dute Arripausuetan eta bueltakoa hilaren 18an Madrilen

Joanekoa martxoaren 4an jokatuko dute Arripausuetan eta bueltakoa hilaren 18an Madrilen.


Ohorezko B mailako A multzoan azkenengo postuan geratu da Durango Ilarduya; ondorioz B multzoko azken aurrekoaren kontra jokatuko du jaitsiera fasea, Madrilgo Arkitektura taldearen aurka, hain zuzen. Madrildarrek euskaldunek baino partidu gutxiago irabazita lortu dute azkenaurreko geratzea. Liga osoan bi neurketatan bakarrik nagusitu dira eta durangarrak hirutan.


Lehia estua itxaroten du DRTko lehendakari Juan Manuel Iriondo Txapok: “Gure antzerako maila dutela esango nuke. Lehia estua izango da eta gauzak ondo egin beharko ditugu irabazi gura badugu”.


Multzoko azken tokian geratu direnez, joaneko partidua Arripausuetan jokatuko dute martxoaren 4ko domekan, 12:00etan. Madrilgo bueltakoa martxoaren 18an izango da. Kanporaketa gainditzen badute ohorezko B mailan jarraituko du Durango Ilarduyak. Galduz gero, lehen nazional mailako bosgarren sailkatuaren kontra jokatuko dute azken kanporaketa erabakiorra. Zergatik bosgarrenaren kontra? Datorren denboraldian ohorezko B maila handitu egingo dute eta horregatik lehen laurak automatikoki igongo dira. Esan beharrik ez dago, estuasunik larrienean ere, maila bat beheragoko bosgarren sailkatuaren kontra jokatzea abantaila polita dela durangarrentzat.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!