12 urteko kartzela zigorra Zengotitabengoari

Anboto 2012ko urt. 10a, 08:30

2010eko otsailean Portugalgo Obidos herrian aurkitutako leherkariak biltegiratzearren ezarri diote zigorra Andoni Zengotitabengoari

2010eko otsailean Portugalgo Obidos herrian aurkitutako leherkariak biltegiratzearren ezarri diote zigorra Andoni Zengotitabengoari.

 

Fiskalak 15 urteko zigorra eskatzen zuen elorriarrarentzat, baina epaileak 12koa ezarri dio. 2010eko otsailean poliziak Obidosen topatutako lehergaiak gordetzea leporatu diote; operazio hartatik ihes eginda, Lisboako aireportuan atxilotu zuten Zengotitabengoa handik hilabete ingurura. Geroztik badaezpadako kartzelaldian egon da elorriarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!