Zengotitabengoa, libre

Anboto 2010ko urr. 8a, 10:22

Eguen gauean heldu zen Elorriora Luis Zengotitabengoa. Madrilera eraman zuten, eta epaileak 30.000 euroko fidantzapean aske utzi zuen.

Eguen gauean heldu zen Elorriora Luis Zengotitabengoa. Madrilera ekarri zuten, eta epaileak 30.000 euroko fidantzapean aske utzi zuen. Otsailean ihes egin zuen Zengotitabengoak, Guardia Zibila bere etxera joan zenetik. Portugalen kontrol batean atzemandako furgoneta bategaz lotzen zuten poliziek, eta bera bilatzeko agindua emana zegoen. Abuztuaren 21ean Ostenden, Belgikan atxilotu zuten, eta berak babes politikoa eskatu arren, Espainiaratzea erabaki zuen Brujasko auzitegiak. Belgikatik Madrilera eraman zuten eguenean, eta epailearen aurretik pasa ostean, libre uztea erabaki zuen honek, 30.000 euroko fidantza ezarriz baldintza legez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!