Astelehen goizean, 09:00 ingurutik eguerdira arte, Guardia Zibilek Elorrioko etxebizitza bi eta Lagun-Toki sozietatea miatu dituzte. Luis Mari Zengotitabengoaren bila joan dira poliziak.
Astelehen goizean, 09:00 ingurutik eguerdira arte, Guardia Zibilek Elorrioko etxebizitza bi eta Lagun-Toki sozietatea miatu dituzte. Luis Mari Zengotitabengoaren bila joan dira poliziak.
Ugarte kaleko etxebizitza bat eta San Fausto kaleko etxe bat miatu ditu Guardia Zibilak. Bila zebiltzan elorriarra ez dute etxean aurkitu. Elizburu kalean dagoen Lagun-Toki sozietatean ere sartu dira.
Larunbatean atxilotu zuten ustezko ETAkide Garikoitz Garcia Arrietak gidatzen zuen furgonetan aurkitutako informazioak bideratu ditu etxebizitza horietara, iturri polizialen arabera.