Kemen futbol taldeko emakume aitzindariak omendu dituzte

E.H. 2026ko uztailaren 17a

Durangoko Udalak aitortza egin die Kemen taldeko kideei, udalerriko emakumezkoen lehen futbol taldeko jokalariei.

Kemen taldea 1969 inguruan sortu zen, emakumezkoen futbolak oztopo ugari eta babes gutxi zituen garaian. Herriko jaietako txapelketetan parte hartuz, talde aitzindari horrek bidea zabaldu zuen ondorengo belaunaldietako emakume kirolariei. Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak azpimarratu duenez, "haien ausardiari esker, gaur egun neska eta emakume gazte askok normaltasun handiagoz eta aukera gehiagorekin egin dezakete kirol hau". Gaur egun, emakumeen kirola hazten ari da Durangon, eta Udalak berretsi egin du kirol-praktika inklusiboago eta berdinzaleago baten aldeko konpromisoa, gizarte bidezkoago bat eraikitzen jarraitzeko asmoz.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!